Aurkezpena

Lizartzako Ostatua herriko plazan kokatua dago. 2022ko irailaz gero Miren Marquet Iraizoz (Tolosa, 1969) da kudeatzaile berria.

Miren Marquetek esperientzia luzea du ostalaritzan. Tolosako Txiki tabernan hasi zen sukaldari gisa eta gerora Irurako Zaharren taberna eta Ametsa Trinketeko taberna ere kudeatu ditu bere bikotearekin batera. Azken urteetan Aguraingo Klaretiarren komentuan eta Orexako Ostatuan aritu da sukaldari lanean.

Ostatuak hiru gune ditu. Taberna, jangela eta terraza. Toki goxo eta lasaia da, herritar guztien bilgune.

karrusela aurkezpena

Honela prestatzen dugu ardi gisatua Lizartzako Ostatuan