Menuak

Lizartzako Ostatuan jaki ezberdinak dastatzeko aukera izango duzu:

 

Menuak 1

  • EGUNEKO MENUA

Astelehenetik ostiralera eguneko menuak eskaintzen dira bazkaltzeko. Bertako eta garaiko produktuez osaturiko etxeko jaki goxoak.
Kostua: 13 € (kafea barne)

  • ASTEBURUKO MENUA

Ostiral iluntze eta larunbat nahiz igandetan asteburuko menuak zerbitzatzen dira. Momentu bereziak ospatzeko egokia.
Kostua: 30 € (kafea barne). Egizu erreserba aurretik.

  • MENU BEREZIAK

Erreserba bidez eta aurretik adostuta, zehaztu zure menua.
Aukeratu zure plater gustokoenak eta adostu prezioa aurretik.

  • ERAMATEKO JANARIA

Etxean, zure elkartean... lagun eta senideekin partekatzeko jakiak prestatzen ditugu.

menuak 2

  • PLATER KONBINATUAK

Ohiko plater konbinatuak eskaintzen dira (xerra, xolomoa, oilasko bularkia, arraultza, kroketa, piperrak, patatak, ensalada…). Egin zuk zure platera.
Oharra: Plater konbinatuak aurretiko erreserba bidez soilik.

  • OGITARTEKOAK

Mota guztietako ogitartekoak ditugu. Aukera dago ogitarteko erdia eskatzeko.

  • RAZIOAK

Salda beroa, haragi egosia, txorizoa, txipik, kroketak, tortilak… ez dira inoiz falta Lizartzako Ostatuan.

  • PINTXOAK

Pintxo aukera zabala aurkituko duzu Lizartzako Ostatuan. Mirenen “tortila patata” probatzera gonbidatzen zaitugu… arrakasta itzela du !